XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orixeren aotik entzun digu Beteluko Igarabidetarren izena, eta nere ustez ere aaztutzekoak ez dire.

XVIII garren mendean Igarabide izeneko ola gizonak baziren Gipuzkoan.

Baiñan itzuli gaitezen Naparroara.

Beteluko Igerabide edo Igarabide, Juanagorri baserrian beren bizilekua izan zutenak eta Juanagorri izenez ezagutuak.

Gizaldi onen asieran, Domingo Igarabide zan Juanagorri baserriko etxejauna.

Domingo 1915 garren urtean il zan, eta korrikalari, segalari eta petrikillo trebea izan genduen.

Nere ustez Juanagorri edo Igarabidetarren berri auek Orixeren Euskaldunak Poemaren mami barnean arkitzen dire: Jarrai dezagun.

Ikus dezagun korrikalari bezela zernolakoa zen Domengo Igarabide.

Azpirozko Ixeta-ri irabazi zion apustu bat, Betelutik Ordiziara joan eta etorri.

Domingoren beste apustu bat ere gogoratuko dizuet: Intzako Domingoenea aipatuta daraman etxean bizi zan korrikalari baten aurka egin zuan au: Betelutik Lakuntzara, Aralarren barrena.